Menopausiari buruzko tailerra eginen dute Bortzirietan maiatzean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 25a, 17:00

Menopausiari buruzko hainbat argibide emanen dituzte. Irudia: Freepik.

Bortzirietako emakumeei zuzenduriko menopausia tailerra antolatu dute. Ikastaroa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko egoitzan eginen dute maiatzaren 22an eta 29an.

Bi egunetan 15:30etik 18:00etara elkartuko dira. Interesatuek zein informazio gehiago lortu nahi dutenek 948 58 18 35 zenbakira deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun