Bortzirietako eskola ttikien joko topaketa asteazkenean eginen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 14a, 13:30

Igantzin eginen dute topo asteazken goizean Igantziko, Arantzako eta Etxalarko eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Apirilaren 16an Igantzin eginen dute Etxalarko, Arantzako eta Igantziko eskolek urtero egiten duten joko topaketa. Igantziri dagokio aurtengoan antolaketa eta bertan ariko dira hiru herrietako haurrak elkarrekin eguna pasatzen, irri eta jolas artean.

Asteazken goizean elkartu eta Igantziko ikasleek harrera eginen diete Arantzakoei eta Etxalarkoei. Gero, taldetan banatu eta jostetan ariko dira. Elkar ezagutzeko modu ezin hobean goiza ederra pasatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun