Bortzirietako XXIV. Eskuz binakako txapelketa asteburuan abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 8a, 14:30

Bortzirietako eskuz binakako txapelketak hogeita laugarren edizioa beteko du aurten. Ortziralean jokatuko dituzte lehen partidak

Ortzirale arratsaldean Beran, Etxalarren eta Igantzin jokatuko dituzte lehen partidak eta larunbatean bertze bat Beran

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Ortzirale arratsaldean jokatuko dituzte lehen partidak Beran, Etxalarren eta Igantzin eta larunbat goizean ere bertze partida bat jokatuko dute Beran.

 

Asteburuko partidak

Beran, maiatzaren 9an, ortziralean 18:30ean

Haurrak A mailan

  • Oihan Braña eta Larraitz Galardi – Enaitz Zestau eta Oihan Muñoa

Haurrak B mailan

  • Aimar Goizueta eta Mikel Gamio – Ibai Ergin eta Aitor Iratzoki
  • Egoi Otxandorena eta Oinatz Telletxea – Ugaitz Maritxalar eta Jare Ziaurritz
  • Xiker Sein eta Ibai Maritxalar – Unai Leiza eta Joseba Arraztoa

 

Etxalarren, maiatzaren 9an, ortziralean, 17:30ean

Kimuak A mailan

  • Ekaitz Madariaga eta Iñaki Leiza – Ekhi Jaurena eta Beñat Goñi
  • Ekai Mikelperizena eta Enaitz Elizalde – Jerai Bazterrika eta Jon Madariaga

Kimuak B mailan

  • Oihan Telletxea eta Unai Korta – Unai Lazkano eta Gexan Lizardi
  • Xiker Olagarai eta Eñaut Eraçarret – Mikel Bengotxea eta Aiert Irazu
  • Mikel Ugalde eta Amets Irurieta – Beñat Ansalas eta Mikel Agerralde

 

Igantzin, maiataren 9an, ortziralean 17:00etan

Umeak B mailan

  • Paul Urtxegi eta Mikel Oiarzabal – Alex Sagastibeltza eta Peio Anbustegi
  • Inhar Baleztena eta Oinatz Agirre – Aimar Baleztena eta Erik Macho
  • Aiert Zubillaga eta Unai Zubigarai – Eneko Telletxea eta Eneritz Muñoa

Umeak A mailan

  • Juel igoa eta Urko Mendiburu – Hegoi Otazo eta Joanes Zestau

 

Beran, maiatzaren 10ean, larunbatean 10:00etan

Umeak A mailan

  • Aiert Baleztena eta Ainara Hita – Oihan Andueza eta Orhi Zestau

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun