abu 07 Mendialdea
Nafarroaren zati batean ikusi ahal izanen den abuztuaren 12ko eguzki eklipse osoa nornahirendako moduko fenomeno astronomiko historikoa da; hala, Nafarroako Osasun Zerbitzuak behaketa puntu ofizialetako zentro sanitarioak indartzeaz gain, gomendio sorta bat eman dio biztanleriari eklipsea segurtasunez eta ikusmen arazoak saihestuz behatzeko.
abu 07 Mendialdea
Euskaraz garatutako sorkuntza artistikoko proiektua da Baztan Bidasoa Kabaret, Nafarroako Gazteriaren Institutuak bultzatua, 18 eta 30 urte bitarteko LGTBIQ+ gazteei eta, batez ere, Baztan, Bortziriak eta Malerreka eskualdeetan genero-identitatea eta -adierazpena aztertu nahi duten gazteei zuzendua. Izen ematea eta informazio gehiago: https://www.juventudnavarra.es/eu/kabaret-baztan-bidasoa
Kafetegi zerbitzua
Logela ederrak
Bertako sukaldaritza
Gune termala