Azaroaren 11ko grebari begira METAk asanbladak eginen ditu Baztan-Bidasoan

Ttipi-Ttapa

Etxebizitza duina aldarrikatzeko greba orokorrera deitu dute sindikatuek azaroaren 11n eta Mendialdeko Etxebizitza Taldeak manifestazioa eginen du Donezteben, 18:00etan Merkatu plazatik abiatuta.

«Espekulatzaileak desjabetzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza planifikatzea» aldarrikatuko dute mobilizazioan eta hitzordua prestatzeko asanbladak eginen dituzte hurrengo egunetan Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan.

Lehenbiziko asanblada Elizondon izanen da, urriaren 21ean, asteazkena, Arizkunenean 17:30ean. Bigarrena Elgorriagan eginen dute, urriaren 23an, ortziralean, 19:00etan Herriko Ostatuan. Azkenik, urriaren 27an Beran izanen da asanblada, 19:00etan Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun