[ARGAZKIAK] Auzolanean ari dira aranztarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 14a, 19:00

Frontoian pintatzen, bideak garbitzen eta markatzen, paretak garbitzen... Batzuk banaka eta bertzeak taldeka, auzolanean aritu dira arantzarrak, bai herri iskinean, baita baserri auzoetan ere.

Arantzan, 18 eta 55 urte bitarte dituzten herritarrek auzolana egin behar izaten dute, ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoek ez bertze. Ezta preso daudenek ere. Herritar bakoitzari urtean hamar orduko saioa tokatzen zaio. Eta horri erantzunez, hainbat lan egin dituzte azken asteotan herritarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun