Antolatzaileek TTIPI-TTAPAri erran diotenez, 46 lasterkari izanen dira. Parte hartzaileak Elgorriagatik aterako dira, 09:30ean, eta Mendaurko kaskora bitarte dauden bortz kilometroak egin beharko dituzte. Ibilbideak 980 metroko desnibela izanen du.
Oinez Mendaurrera joateko ibilaldia ere antolatu dute, 08:00etan. Eta hitzordua borobiltzeko, 14:30ean bazkaria izanen dute Elgorriagako ostatuan.