'Nortasun agiria' bakarrizketa ikusteko aukera larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 29a, 16:00

Zuhaitz Gurrutxagarren hirugarren bakarrizketa lana da.

Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun Agiria bakarrizketa eskainiko du Arantzako gimnasioan 19:00etan.

Nortasun Agiria Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aitzinekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarritukoa da eta bertzeak bertze, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera ailegatzea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun