Azken urteetan bezala, Bortziriak pilota elkartearen ikasturte bukaeran jokatuko da Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketa. Maiatzaren 11n hasiko da eta gainerako jardunaldiak maiatzaren 18an eta 25ean, eta ekainaren 1ean, 8an, 15ean eta finalak ekainaren 21an izanen dira: Ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak B, Kimuak A eta Haurrak B eta Haurrak A kategorietan ariko dira eta apuntatzeko azken eguna apirilaren 27a (igandea) izanen da.
Partaideak banaka apuntatuko dira, eta bikoteak antolakuntzak eginen ditu. Behin izena emanda, ezin da izen ematea bertan behera utzi. Bertzela, etorkizunean ondorioak izanen ditu.
Partidak, ahal dela behintzat, ortziraletan jokatuko dituzte, Bortzirietako herrietan.
Txapelketako partidak ezin dira gibeleratu eta egokitutako egunean eta lekuan jokatu behar dira. Egunez aldatzeko arrazoi bakarra bertze partidekin bat egitea izanen da.