Jon Artanorekin Literatura Geraldia eginen dute apirilaren 29an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 24a, 10:00

Jon Artano 'Juana' bere liburua eskuetan duela.

Jon Artano idazlearekin solasaldia izanen dute Arantzako liburutegian eta Juana bere liburua hartuko dute hizpide. 

Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea. Horixe du helburu Literatura Geraldiak. Eta bide horretan, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak aurten ere hamabi saioko egitaraua prestatu dute.

Horren barrenean eginen dute Arantzako solasaldia. Asteartean, apirilaren 29an, liburutegian izanen da, 18:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun