Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, arrantzarako debekualdien xedapen orokorra argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 2025ean izokina arrantzatzeko debekua mantentzen du eta, arro guztiak irekiz, amuarrainak harrapatzeko baimenak handitu dituzte, berriz ere aske uzteko baldintzarekin.
Amuarrain kopuruak zertxobait goiti egin duela eta, maiatzaren 1etik aitzinera amuarrainak arrantzatzeko eta berriz ere askatzeko baimen kopurua handituko da (9.928 izanen dira Bidasoan eta 4.750 Oria-Urumean). Denboraldi guztirako arrantzale bakoitzeko 20 baimen emanen ditu Ingurumen Departamentuak gehienez.