Arcelor Mittal enpresak Legasako lantegia itxi eta produkzio guzia Agurainera (Araba) eraman nahi du, eta bi lantegietan, Legasakoan eta Aguraingoan, 40 lagun bidaltzeko asmoa du. Bada, enpresak aurkeztu duen enplegua erregulatzeko espedientearen kontra, mobilizazioak egiten ari dira langileak. Azken asteotan grebak eta lanuzteak egin dituzte eta iragarri dutenez, maiatzaren 24an, manifestazioa eginen dute.
ELA eta UGT sindikatuek egin dute manifestaziorako deia. 11:30ean hasiko da eta Arcelor Mittalen ERErik ez! lelopean, Legasako lantegitik Doneztebera eginen dute.