2020 abe 04 Mendialdea
Gaur bukatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, azaroaren 20tik indarrean egon dena. Eskualdeko datuei erreparatuz, duela bi urte baino 78 lagun gehiagok bat egin dute Euskaraldiarekin: 3.684 ahobizik eta 410 belarriprestek.