Euskaraldia hasteko, bihar, maiatzak 15, txapa banaketa eginen dute Donamariako plazan 17:00etan hasi eta 19:00ak arte.
Astelehenean, hilaren 19an, mural margoketa eginen dute Donezteben 16:30ean Zineman.
Ortzegunean, maiatzaren 22an, Hitzak sendabelar gisa tailer literarioa eginen dute Hasier Larretxea idazle arraioztarraren eskutik. 19:00etan izanen da hitzordua Doneztebeko liburutegian.
Biharamunean, maiatzaren 23an, ortziralea, Malerrekako Bertso Eskolak antolatuta bertso musikatuekin poteoa eginen dute. Musikariak lagun, bertso eskolako kideak bertso sorta zaharrak eta berriak kantatzen ariko dira. 19:00etan aterako dira Maylin ostatutik.
Egitaraua borobiltzeko,maiatzaren 24an Maite Lakarrek Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida aurkeztuko du Saldiasen. 12:00etan izanen da aurkezpena Saldiasko Herriko Etxeko ganbaran.
Ekitaldiez gain, Euskaraldian parte hartu nahi dutenek txapa hartzeko aukera dute goizean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan eta arratsaldean Doneztebeko liburutegian.