Euskaraldia

Euskaraldiko txapen banaketa eginen dute hurrengo egunetan Baztanen

Maiatzaren 15etik 25era izanen da aurten Euskaraldia, eta Baztanen izena eman dutenek ondoko egunetan izanen dute txapa biltzeko aukera. Zehazki, bi hitzordu izanen dira: maiatzaren 8an, ortzeguna, 16:00etatik 18:00etara Elizondoko Suinki euskaltegian eta maiatzaren 12an, astelehena, 10:30etik 12:30era udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun