Herriz herri, honako lekuetan hartzen ahal dira txapak:
- Arantza: Heldu den astelehenean, maiatzaren 12an, 16:30etik 18:30era herriko plazan hartzen ahal dira. Ortzegunean, maiatzaren 14an, berriz, Pabloenean banatuko dituzte egun osoan.
- Bera: Beralandetan bihar eta etzi, maiatzaren 9an eta 10ean banatuko dituzte. Bihar, 17:30etik 20:30ak arte hartzen ahalko dira, eta ortziralean, 12:30etik 13:30era. Herriko etxean ere hartzen ahalko dira astelehenetik ortziralera 08:30etik 13:30ak arte.
- Etxalar: Astelehenetik ortziralera arte Kultur Etxean 16:00etatik 19:40ak arte.
- Igantzi: Igantziko eskolan, astelehenetik ortziralera arte 08:45etik 09:00ak arte eta 14:00etatik 14:20ak arte.
- Lesaka: Astelehenetik ortziralera liburutegian 15:00etatik 20:00ak arte.