Tailerreko parte hartzaileek literaturaren bidez barneko ahotsa aurkitzeko eta egunerokotasunean oharkabean pasatzen diren xehetasun ttikiak berreskuratzeko aukera izanen dute.
Larretxearen hitzetan, «tailerrean parte hartzeko ez da esperientzia literariorik behar, idazketarako interesa eta norberaren barnera begiratzeko jarrera irekia bakarrik behar dira».
Hitzordua ortzegunean izanen da, maiatzaren 22an, 19:00etan, Doneztebeko liburutegian.