Euskaraldia

[BIDEOA] Euskaraldiaren Malerrekako eta Bertizaranako hamaikakoa: Begoña Alberro

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 5a, 14:30

Hamar egun eskasean hasiko da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Malerrekan eta Bertizaranan egunez egun ari dira hamaikakoa osatuko duten herritarrak aurkezten. Horien artean zazpigarrena da Begoña Alberro.

Malerrekako Mankomunitateko gizarte langilea da Begoña Alberro eta Euskaraldian ahobizi gisa hartuko du parte. Bere buruari ezarri dion erronka da mankomunitateko zerbitzuak erabiltzen dituzten migratzaileekin lehen eta azken hitza euskaraz egitea. Gisa berean, erabiltzaile horiek animatu nahi ditu edonora doazela ere, agurra eta despedida euskaraz egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun