Euskaraldia

[BIDEOA] Euskaraldiaren Malerrekako eta Bertizaranako hamaikakoa: Olatz Garmendia

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 11:30

Sortzez azpeitiarra baina Donamarian bizi den Olatz Garmendia da Euskaraldiko Malerrekako eta Bertizaranako hamaikagarren kidea. Ahobizi rola izanen du Garmendiak eta Donamariko komentura joaten direnekin zein telefonoz deitzen dutenekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartu du.

Euskaraldia hasteko zazpi egunen faltan, beraz, dagoeneko aurkeztu dituzte Malerrekako eta Bertizaranako aurtengo hamaikakoa osatzen duten herritarrak:

  1. Ekaitz Bertiz
  2. Estefi Etxebeste
  3. Ibai Iribarren
  4. Alizia Marin
  5. Dani Martirena
  6. Patxi Mariezkurrena
  7. Begoña Alberro
  8. Klara Sabatés
  9. Niko Mindegia
  10. Mikel Mikelarena
  11. Olatz Garmendia

Izenaren gainean klikatuta ikusten ahal da bakoitzaren aurkezpen bideoa eta Euskaraldirako hartu duen konpromisoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun