Euskaraldia

[BIDEOA] Euskaraldiaren Malerrekako hamaikakoa: Ibai Iribarren

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 26a, 10:30

Pixkanaka ari dira aurkezten Euskaraldian Malerrekako hamaikakoa osatu duten herritarrak. Horien artean hirugarrena izanen da Ibai Iribarren urroztara, eta ahobizi rola hartu du.

Hamaikakoa osatzen duen herritar bakoitzak konpromiso bat hartu du Euskaraldirako, eta Iribarrenen kasuan, euskaraz aritzean erdarakadak bazter uzten eta euskaraz aberastasunez solastatzen saiatuko da.

Maiatzaren 15etik 25era eginen dute Euskaraldiaren laugarren edizioa Elkar mugituz egingo dugu lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!