Euskaraldia

[BIDEOA] Euskaraldiaren Malerrekako eta Bertizanarako hamaikakoa: Alizia Marin

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 29a, 17:00

Euskaraldirako motorrak berotzen segitzen dute Malerrekan eta Bertizaranan eta egunez egun ari dira aurkezten hamaikakoa osatuko duten herritarrak. Hamaikakoaren laugarren kidea Gazteluko Alizia Marin da.

Alizia Marinek belarriprest gisara hartuko du parte Euskaraldian eta hainbat helburu ezarri dizkio bere buruari: lagunekin euskaraz gehiago aritzea, sokatirako taldekideekin euskaraz aritzea eta solastatzerakoan lotsa gutxiago izatea.

Orain arte bertze hiru lagunen bideoak karrikaratu dituzte: Ekaitz Bertiz sunbildarrarena, Estefi Etxebeste iturendarrarena eta Ibai Iribarren urroztarrarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!