Euskaraldia ortzegunean hasiko bada ere, atzo hasi zuten egitaraua Beran egindako mural margoketarekin.
Gaur, asteazkena, izanen du segidan, Xulufrinak Lesakako sare feministak antolatuta Xulurrup eztabaida saioa eginen baitute euskarak eta feminismoa gai hartuta. Hitzordua Lesakako Etxeberria ostatuan paratu dute 19:00etan.
Bihar, ortzeguna, maiatzaren 15, Sinple bezain tinko kantu herrikoen kalejira eginen dute 11:30ean Lesakako Plaza Zaharretik hasita. Tantirumairu ikastolak antolatu du ekitaldia.
Bortzirietatik kanpo bi ekitaldi eginen dituzte maiatzaren 23an eta 31n Baztango, Malerrekako eta Bortzirietako Solaslagunek antolatuta. Hilaren 23an, ortziralea, Elizondoko plazan Mintzodromoa eginen dute eta maiatzaren 31n, berriz, Amaiurrera txangoa eginen dute.
Herritarrak ekitaldi horietara animatzeaz gain, ortzegunetik aitzinera txapa paratzeko deia egin diete Euskaraldiko parte hartzaileei.