Europar Batasunaren POCTEFA 2021-2027 programak finantzatzen duen Uramuga proiektua azken fasean sartu da, bi azterketa teknikorekin, eta zortzi hilabetean bukatuko da. Lehenengoak Urdazubiko Dantxarinea auzoak eta Ainhoak partekatzen duten saneamendu sarea nola hobetu aztertuko du, eta bigarrenak, berriz, mugaren bi aldeetan edateko ura banatzeko interkonexioak aztertuko ditu.
Aitzin horretan bilkura iragan da Sarako herriko etxeko gelan. Buxetaren antolamendua bozkatua izan da, zeren 34 jenderi bazkaria ematen zaie astean bortz eguerditan eta horren gastua handia da. Zahar etxeko sukaldariek eta Arka ostatuak erdibana prestatzen dituzte bazkariak eta, denean bezala, hor ere prezioak altxatu dira.