ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Garaipenak lortu dituzte eskualdeko eskubaloiko hiru talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 2a

Errekako emakumeek irabazi egin zuten Iruñean eta berriz ere lider dira.

Futbolean ere garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte Doneztebek eta Baztanek etxetik kanpo, berdindu egin du Gure Txokoak eta etxean galdu Beti Gaztek eta Aurrerak; errugbian, erraz irabazi egin du Sarako Izarrak galdu BRT Menditarrak taldeak.

Otsaila eta martxoa lotuko dituen asteburua mardula izan da kirol arloan eta denetariko emaitzak utzi ditu. Errugbian, etxean jokatuko dute Sarako Izarrako eta BRT Menditarrakeko nagusiek, igandean. Saratarrek denboraldiko garaipen handiena lortu zuten (96-0) eta lider segitzen dute, baina baztandarrek galdu egin zuten. Futboleko talde nagusien artean, etxean jokatu duten Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak ez dute irabaztea lortu eta etxetik kanpo Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Doneztebek, aldiz, garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte, doneztebarrek lehen postua sendotzeko eta bigarren sailkatuari 8 puntu ateratzeko eta baztandarrek, hirugarren postuan jartzeko, hirugarren mailara igoera zuzena emanen lukeen bigarren postu horretatik hiru puntura. Eskubaloian, Errekako bi taldeek eta Baztango BKTk irabaztea lortu dute. Doneztebeko emakumeak lidergora itzuli dira eta gizonek lider segitzen dute, denboraldi osoan bezala.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Soto-Ibarbaso 2 - Baztan KE 3 (Imanol Zoco, Unax Zamboran eta Elur Meoki)

UCD Burlades 0 - Doneztebe FT 3 (Beraien atean, Eloy Garcia eta Eki Erasun)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Asier Larralde eta Jon Zabala) – Anaitasuna 3

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B atsedena.

Aurrera KE 1 (Imanol Biurrarena) – Beti Kozkor B 3

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Landetxa 0

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CD San Cernin 1 - Baztan KE 2 (Antton Telletxea eta Ander Telletxea)

Doneztebe FT 0 – CD Ilumberri 9

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 7 (Unai Urrutia, Aimar Lizasoainek 2, Julen Elizaintzin, Iker Galarregi eta beraien atean 2) – CDA Rotxa A 0

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa 4 (Joseba Rodriguezek 2, Mattin Perez eta Mikel Zozaia) – Usurbil 2

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Trintxerpe CD 1 - Beti Gazte 4 (beraien atean, Aimar Otxandorenak 2 eta Eneko Irazoki)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

CD Buñuel 0 - Aurrera KE 3 (Maddi Agirrek 2 eta Eunate Belaunzaran)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CD Peña Azagresa 0 - Baztan KE 6 (Kattalin Muratori, Lucia Baldantak 3, Olaia Alegre eta June Garmendia)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Asdefor 0 - Baztan KE A 3 (Josu Larraiozek 2 eta Eneko Irazoki)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A 2 (Ander Zelaieta eta Aimar Etxeberria) – CD Amaya A 1

CD Liceo Monjardin 3 - Baztan KE B 3 (Oier Etxaide, Xabier Aleman eta beraien atean)

CD Amaya B 0 - Doneztebe B 2 (Oinatz Ezkurra eta Peio Mariezkurrena)

Aurrera KE 8 (Peio Agirre, Hodei Sagastibeltzak 3, Oihan Domintxin, Mattin Garmendia, Ibai Lasarte eta beraien atean) – CD Amigó B 3

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 0 – Euskalduna Andoaindarra SD 3

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Sporting Herrera 2 - Gure Txokoa 3 (Iker Aranguren, Iker Etxepare eta Yasir El Ouafi)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Martutene KE B 0 - Gure Txokoa 4 (Mara Aracues, Alazne Errandonea, Muskoa Lazkano eta Barbara de Caceres)

Nafarroako neska kadeteak

Beti Gazte 7 (Alazne Altxuk 3, Haizea Arenasek 2, Naroa Mutuberria eta Arhane Silveira) – CD Peña Azagresa 0

Baztan KE 6 (Irati Maiorak 2, Irati Galarregik 2 eta Amaia Elorzek 2) – CF Sabeit Femenino 0

Aurrera KE 4 (Irati Sagastibeltza, Lorea Remirez, Izaro Urkiola eta Laida Maritorena) – CD Valle de Egues 2

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Usurbil FT 3 - Gure Txokoa 1 (Jon Martikorena)

Beti Gazte 6 (Unai Irazokik 2, Aratz Lakak 3 eta Luka Rojo) – Allerru KE 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Billabona 4 - Gure Txokoa B 4 (Damian Popek 2, Matias Zuazo eta Markel Huizi)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

UD Mutilvera B 2 - Baztan KE A 0

Aurrera KE 4 (Juba Vicentek 2, Aitor Saralegi eta Xabier Loitegi) – CD Etxarri Aranatz 2

CD San Cernin B 5 - Doneztebe FT 1 (Martin Aginaga)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B 6 (Oihan Unanuak 2, Aimar Bengoetxeak 2, Arkaitz Etxegarai eta Joanes Bengoetxea) – CD Gares 1

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Añorga 6 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska infantilak, titulurako kanporaketa

CA Cirbonero 3 - Baztan KE 0

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE 32 – Lagunak 23

Emakumeen ligan

Alde Zaharreko Kluba 21 - Erreka KE 29

Transportes Royo Calasancio 27 - BKT Baztango Kirol Taldea 33

Neska jubenilak ligan

Replasa Beti-Onak B - BKT Baztango Kirol Taldea, martxoaren 4an, asteazkenean 19:15ean Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan.

Mutil jubenilak ligan

Beti-Onak 42 - Erreka KE 25

Mutil kadeteak ligan

Uharte B 36 - Erreka KE 27

Neska kadeteak ligan

ECA Malkaitz B 30 - Baztango BKT A 24

Erreka KE atsedena.

Neska infantilak

Erreka KE 18 – Atarrabia Beti-Onak B 24

Aurrera KE A 22 – BM Bardenas 29

Baztango BKT atsedena.

Aurrera KE B 17 – BM Ardoi B 21

Mutiko infantilak

Erreka KE 28 – Cantolagua 3

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 96 – US Mourenx 0

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 20 – Universitario Bilbao Rugby 27

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan 5 – Orbinox Bera Bera 44

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan-Orereta 15 – Orbinox Bera Bera 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun