Ane Elzaurdia beratarra bigarren izan da Senpereko Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

858 korrikalari abiatu ziren igandean XIV. Senpereko Trail lasterketan.

Asteburuan Senperen jokatutako probetan 2.300 korrikalari inguru bildu dira

Senpereko SPUC Lasterkak Senpereko Trail lasterketaren hamalaugarren edizioa egin dute igande honetan, 21,500 kilometro luze eta 1.050 metroko desnibeleko lasterketa. 858 kirolarik eman dute izena eta 850 helmugaratu dira. Guillaume Tiphene eta Maeva Danois nagusitu dira eta emakumeen artean Ane Elzaurdia beratarra bigarren izan da. Lasterketa horren inguruan bertze zenbait lasterketa ere egin dituzte, 85, 42, 10  eta 7,5 kilometro luzekoak. Denera, 2.300 kirolari inguru ibili dira asteburuan Senperen.

Guillaume Tiphene garaile XIV. Senpereko Trail lasterletan.

85 kilometro luze eta 5.200 metroko desnibela duen Tontorrez Tontor lasterketan 282 kirolarik eman zuten izena eta horietatik 236k lortu dute helmugara heltzea. SPUCeko Carole Duhart bigarren izan da emakumeen artean.

42 kilometro luze eta 2.800 metroko desnibela zuen Gotorlekuen Itzulian 678 kirolarik eman zuten izena eta 645 helmugaratu ziren.

10,8 kilometro luze eta 480 metroko desnibeleko Ibar Run Trail lasterketan 276 korrikalarik eman zuten izena eta horietatik 274 helmugaratu ziren.

Neska Eguna Trailen, 7,5 kilometro luze eta 300 metroko desnibeleko proba, azkenik, 197 emakumek parte hartu zuten.

 

Emaitzak

Senpereko Trail (21,500km)

Gizonak: 1. Guillaume Tiphene (1:38.21); 2. Hugo Bucciarelli (1.41.17); 3. Marc Gicheteau (1.43.36). Emakumeak: 1. Maeva Danois (2.04.28); 2. Ane Elzaurdia (2.06.38); 3. Amaia Bouniol (2.09.21). Sailkapen osoa

Ane Elzaurdia beratarra Senpereko Traileko podiumean bigarren, Maeva Danois lehena eta Amaia Bouniol hirugarren.

 

Gotorlekuen Itzulia (42km)

Gizonak: 1. François Boulard (4.11.58); 2. Paul Creuzet (4.16.34); 3. Remi Darguy (4.18.25). Emakumeak: 1. Chloé Loudet (5.25.41); 2. Émilie Laboyrie (5.25.41); 3. Soline Paraire (5.28.46). Sailkapen osoa

Tontorrez-Tontor (85 km)

Gizonak: 1. Théo Soriano (9.17.54); 2. Quentin Camou-Juncase (9.30.05); 3. Sylvain Mendez (9.31.38). Emakumeak: 1. Roxanne Auge (12.08.20); 2. Carole Duhart (12.11.53); 3. Léa Marty (12.28.47). Sailkapen osoa

Ibar Run Trail (10,8 km)

Gizonak: 1. Remi Violet (48.18); 2. Mathieu Bertos (50.19); 3. Mathieu Joubert (50:30). Emakumeak: 1. Sophie Charlot (1.01.45); 2. Adele Kerbaol (1.04.00); 3. Emilie Lassalle (1.08.27). Sailkapen osoa

Ibar Run Trail (10,8 km)

Gizonak: 1. Remi Violet (48.18); 2. Mathieu Bertos (50.19); 3. Mathieu Joubert (50:30). Emakumeak: 1. Sophie Charlot (1.01.45); 2. Adele Kerbaol (1.04.00); 3. Emilie Lassalle (1.08.27). Sailkapen osoa

Neska Eguna Trail (7,5 km)

1. Gwendoline Saint Laurent (39.38); 2. Lauriane Camidebach (40.08); 3. Natacha Darrobers (41.21). Sailkapen osoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun