Arantzan eta Sunbillan solaslagunen taldea osatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 11

Eta euskaraz egiten badugu? lelopean martxan segitzen du Solaslaguna egitasmoak. Euskal Herriko toki aunitzetean badira mintzalagun taldeak, eta Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan ere urteak daramatzate. Berriki, Arantzan eta Sunbillan izen emateak izan direla eta, bi herrietan talde bana osatu nahi du Taupa euskaltzaleen mugimenduak. 

Solaslagun taldeetan euskaraz aisa moldatzen direnak eta euskara landu edo hobetu nahi dutenak biltzen dira. Eta horiei guziei egin die deia Xabi Iriarte Solaslaguneko dinamizatzaileak: «Arantzan eta Sunbillan euskara praktikatu edo bertze batzuei praktikatzen lagundu nahi dien edozein Solaslaguna egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi dugu». Interesa izanez gero, 610 92 06 73 zenbakira edo solaslaguna@taupamugimendua.eus helbidera idatzita eman behar da izena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun