Izokina gainbeheran dagoen arren, hartutako neurrien ondorioz, izokinak Ezkurra eta Artesiaga errekatara eta Baztan ibaiaren goi aldera ere izokinak ailegatu direla jakinarazi du Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak
Izokina gainbeheran dagoen arren, izokin kumeen kopuruari dagokionez, joan den urtean emaitza baikorrak izan zirela adierazi du Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak. Datuen arabera, azken urteetan Bidasoa ibaian ezarri den arrantza debekuak aukera eman die ibaian goiti etorri diren izokinei ugaltzeko eta nabarmen hobetu du ugaltze arrakasta. Horren osagarri, «iragazkortze lanek ere indartu egin dituzte espeziearen ugalketa aukerak. Esku hartze horiei esker, goi tarteetara iritsi ahal izan dira eta horietan, giro baldintzak freskoagoak eta egonkorragoak dira, eta bereziki egokiak izaten dira udan tenperatura altuak izaten direnean. Horrek areagotu egiten du biziraupena, eta lagundu egiten du ale gazteen ugalketa eta biziraupena osatzen». Neurri hauei esker, lehenago irisgarriak ez ziren Ezkurra eta Artesiaga errekatara edo Baztan ibaiaren goi aldera ere ailegatu dira izokinak.