Martxoaren 15ean eta 22an herriko bozak dituzten Saran eta Senperen.
Christophe Jauregik gehiengoa lortu du Senpereko bozen lehen itzulian eta bera izanen da auzapeza

Ttipi-Ttapa mar 16 Xareta   Senpere

Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, lehenbizikoan erabakia gelditu da Senpereko Herriko Kontseiluaren osaketa. Hats Berri taldeko Christophe Jauregik bozen erdia baino gehiago bildu ditu (% 54,18). Bigarren indarra Mariana Laugierren Elgarrekin taldea izan da (% 23,74) eta hirugarrena 2023tik Senpereko auzapez izan den Bernard Elhorgaren taldea (% 22,08).