Sarako eztabaida publikoa, bihar, otsailaren 24an, 19:30ean Sarako Lur Berri gelan eginen dute eta Esteban Barneix Lekukoa Segi (gaur egun Sarako Herriko Kontseiluan gehiengoaren zerrendaburua) eta Har Hitza Saran talde abertzaleko Panpi Lefranc zerrendaburuak gonbidatu dituzte.
Azken hiru agintalditan Sarako auzapez izan den Battite Laborde ez da aurkeztuko aurtengo bozetan. Azken agintaldian, lehen axuanta edo alkateordea izan den Esteban Barneix izanen da martxoko bozetan Lekukoa Segi taldeko zerrendaburua. Har Hitza taldeak ere zerrendaburu berria du: Panpi Lefranc.