Ameztiko kideen erranetan, «Euskal Herri osoaren egituraketa eta burujabetzarako bidean, udal hauteskundeak hitzordu politikoa garrantzitsua dira. Ipar Euskal Herriko ezkerreko abertzaleak ere horretan ari dira, aldiro urrats handiago eta sendoagoak emanez».
Hori dela eta, bozen jarraipena eta botoen kontaketa antolatu dute hurrengo igandeetan; lehenbiziko itzulia martxoaren 15ean izanen da eta bigarrena martxoaren 22an. Bi egunetan 18:00etatik 20:00etara eginen dute hitzordua.