Herriko bozak aise irabazi ondotik, Esteban Barneix izanen da Sarako auzapeza

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Auzapez berria izanen dute Saran: Lekukoa Segi taldeko Esteban Barneix. Bozen % 79,25 lortu ditu Lekukoa Segi taldeak, eta Panpi Lefranc zerrendaburuaren Har Hitza talde abertzaleak % 20,75.

Azken hiru agintaldietan Sarako auzapez izan den Battitte Laborde ez da aurkeztu azken bozetan. Bai, ordea, azken agintaldian, lehen axuanta edo alkateordea izan den Laborderen taldeko Esteban Barneix, Lekukoa Segi taldearekin. Aise irabazi ditu bozak, eta 23 hautetsitatik 21 bereak izanen dira. Har Hitza taldeak, berriz, bi ordezkari izanen ditu. 

  2026 2020
Errolda 2.199 2.080
Zenbatutako botoak 1.660 1.361
Zuriak 20 15
Baliogabeak 45 23
Abstentzioa 539 719

Zerrenda 2026ko bozak 2020ko bozak
Lekukoa Segi 1.264 (21 ordezkari) -
Har Hitza 331 (2 ordezkari) 354  (3 ordezkari)
Zergatik ez  - 969 (20 ordezkari)
23 ordezkari

Lekukoa Segi: Esteban Barneix, Sophie Elizalde Garbiso, Patxi Jauregi-Basurko, Carmen Marisco Errandonea, Tati Agesta, Annie Iribarren Londaitz, Ramuntxo Arizkorreta, Aurélie Laborde Berasategi, Mizel Elizalde, Fafa Agirre, Alphonse Lasaga, Maritxu Ameztoi Berasategi, Xavier Zunda, Amaia Saint-Martin, Nicolas Zunda, Maialen Goienetxe, Battitte Larralde, Sabine Irastorza Mokorrea, Mathieu Brisson, Trini Camarero eta Pierre Hirigoien.

Har Hitza: Panpi Lefranc eta Claire Grillard. 

Xehetasun gehiago hemen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun