Herriko bozetan Saran bi zerrenda eta Senperen hiru aurkeztu dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 2a

Martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herriko bozetako zerrendak argitaratu dituzte. 

Horren arabera, Saran bi auzapezgai izanen dira: Har Hitza tadeko Panpi Lefranc eta Lekukoa Segi taldeko Esteban Barneix. Senperen, berriz, hiru aurkeztu dira: Elgarrekin taldeko Mariana Laugier, Egin Senpererentzat taldeko Bernard Elhorga (egungo auzapeza) eta Hats Berri taldeko Christophe Jauregi. 

SARAN BI TALDE

Auzapez berria izanen dute aurten Saran, azken hiru agintaldietan Sarako auzapez izan den Battitte Laborde ez baita aurkeztuko martxoan iraganen diren herriko bozetan. Bi dira auzapezgaiak. Alde batetik, azken agintaldian, lehen axuanta edo alkateordea izan den Laborderen taldeko Esteban Barneix Lekukoa Segi taldeko zerrendaburua da. Eta bertzetik, Har Hitza talde abertzaldeko zerrendaburua ere berria da: Panpi Lefranc. 

Har Hitza
 
  1. Panpi Lefranc
  2. Claire Grillard
  3. Patxi Dutournier
  4. Marie-Pierre Pradere
  5. Ellande Alfaro
  6. Mirentxu Doyhenard
  7. Christophe Legros
  8. Sabine Endara
  9. Joanes Gartzia
  10. Laida Etxeberri-Pacheco
  11. Guillaume Fagoaga
  12. Joana Gerendiain
  13. Thomas Urrutia
  14. Maider Azarete
  15. Xan Urbistondo
  16. Pantxika Paterne
  17. Thierry Lopes
  18. Solange Mariluz
  19. Beñat Blanco
  20. Maiana Mendiburu
  21. Iban Iturbide
  22. Aline Oronoz
  23. Mikel Cottave Parachou
Lekukoa Segi
 
  1. Esteban Barneix
  2. Sophie Elizalde Garbiso
  3. Patxi Jauregi-Basurko
  4. Carmen Marisco Errandonea
  5. Tati Agesta
  6. Annie Iribarren Londaitz
  7. Ramuntxo Arizkorreta
  8. Aurélie Laborde Berasategi
  9. Mizel Elizalde
  10. Fafa Agirre
  11. Alphonse Lasaga
  12. Maritxu Ameztoi Berasategi
  13. Xavier Zunda
  14. Amaia Saint-Martin
  15. Nicolas Zunda
  16. Maialen Goienetxe
  17. Battitte Larralde
  18. Sabine Irastorza Mokorrea
  19. Mathieu Brisson
  20. Trini Camarero
  21. Pierre Hirigoien
  22. Pantxika Lastra Pildain
  23. Mizel Elordi Elizalde

SENPEREN HIRU TALDE

Senperen, hiru hautagai dituzte herriko boz hauetan: 2023ko martxoaz geroztik Senpereko auzapeza den eskuin zentroko Egin Senpererendako (Agir pour Saint-Pee) Bernard Elhorga, Elgarrekin Senpererentzat taldeko Mariana Laugier eta Hats berri taldeko Christophe Jauregi.
 
Azken agintaldia mugitua izan dute Senperen. 2020ko herriko bozen ondotik, Elgarrekin taldeko Dominique Idiartek hartu zuen auzapez kargua. Baina kargualdi erdian, herriko bozak berriz egin behar izan zituzten, 2022ko urte bukaeran 29 hautetsitarik hamazazpik dimisioa eman baitzuten. Hastapenean, Idiarten zerrendako bortz hautetsik utzi zuten kargua; ondotik, koalizioan ondoan zituen Senpere Bai talde abertzaleko bertze bortz hautetsik, eta bukatzeko, oposizioko zazpi hautetsik. 
 
Hala, 2023ko otsailean berriz egin zituzten bozak. Hiru zerrenda aurkeztu zituzten: Elgarrekin –Idiart orduko auzapezarena–, Hats Berri –abertzaleen eta Idiarten zerrendako kide ohien artean osatu zutena Christophe Jauregi buru– eta eskuineko Egin Senpererentzat –Bernard Elhorga buru–.
 
Lehen itzulian, Egin Senpererentzat zerrendak lortu zuen babes handiena, 1.115 bozekin, baina 35 bozeko aldea baino ez zion atera Hats Berri taldeari. Honek 1.080 boz bildu zituen. Idiarten taldea gelditu zen hirugarren, 891 boz lortuta. Bigarren itzulian ere Elhorgaren zerrenda nagusitu zen (1.333 boz); bigarren Jauregiren taldea gelditu zen (1.233 boz), eta hirugarren Idiart orduko auzapezaren Elgarrekin taldea (886 boz).

2023an Senpereko herriko bozetan lehen itzulian eta bigarrenean atera ziren emaitzak. 

 
Elgarrekin
  1. Mariana Laugier.
  2. Guy Heugeurot.
  3. Sèverine Irigoien.
  4. Patxi Estaban.
  5. Florence Tonelli.
  6. Antton Guillen.
  7. Brigitte Borthaire.
  8. Dominique Idiart.
  9. Dolorès Culot.
  10. Eric Konn.
  11. Isabelle Lamothe.
  12. Jacques Schreiber.
  13. Elaia Pérès.
  14. Eric Le Poul.
  15. Guillemette Marianne Charlet.
  16. Florent Martin.
  17. Sandra Maria Dos Santos.
  18. Nicolas Dokhelar.
  19. Poea Maeva Lassaga.
  20. Yann Pasquiou.
  21. Marie-Christine Tardan.
  22. Jean Noël Bessonart.
  23. Géva Halsquet-Sanchez.
  24. Pierre Accini.
  25. Mirentxu Ezkurra.
  26. Stéphane Larretxea.
  27. Fabienne Sanchez.
  28. Frédéric Pateau-Coupeau.
  29. Pierrette Parent-Domergue.
Egin Senpererentzat
  1. Bernard Elhorga.
  2. Martine Arhancet.
  3. Hervé Maorou Beury.
  4. Monique Denux.
  5. Robert Comat.
  6. Véronique Fages.
  7. Guy Susperregi.
  8. Denise Tapia.
  9. Adonis Rodrigues.
  10. Maïté Aroztegi.
  11. Alain Barbet.
  12. Oyana Alkaiaga.
  13. Edouard Karrera.
  14. Marie-Jeanne Bereau.
  15. Jean-Pascal Agerre.
  16. Marie-José Ziburu.
  17. Mickael Benyahia.
  18. Règine Rummelhard.
  19. Mathias Latasa.
  20. Livia Silva.
  21. Ramuntcho Perez.
  22. Amaia Colson.
  23. Romain Cherqui-Fages.
  24. Julie Bure-Cassou.
  25. Stephane Vallee.
  26. Nathalie Dubois.
  27. Bernard Scalabre.
  28. Stéphanie Vaissie.
  29. Miguel De Sousa.
  30. Monique Pie.
  31. Michel Fouldrin.

Hats Berri
  1. Christophe Jauregi.
  2. Christine Perugorria.
  3. Pascal Irubetagioena.
  4. Céline Mundutegi Larramendi.
  5. Peyo Behastegi.
  6. Cécile Makirriain. 
  7.  Manuel Larroque.
  8. Nathalie Pourteau-Zamora.
  9. Jean-Bernard Jorajuria.
  10. Joana Aranburu. 1
  11. Pierre Faliere.
  12. Manon Berho.
  13. Pascal Vincent Duhau.
  14. Maïder Arozarene.
  15. Philippe Iturria.
  16. Irène Laraurette.
  17. Txomin-Pierre Karrikaburu.
  18. Carloine Maillet.
  19. Franck Dorratçague.
  20. Christine Marie Eder Etxeberri.
  21. Herve Azzolino.
  22. Maïte Perez.
  23. Jérôme Carrillo.
  24. Laetitia Milhé.
  25. François Berho.
  26. Marie Isabelle Salagnac.
  27. Gabriel Simon Jean Launette.
  28. Béatriz Anne Dolosor.
  29. Pierre Bastres.
  30. Angelina Idiart.
  31. Sébastien Etxeberri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun