Ipar Euskal Herriko bozetan, lehen itzulian zerrenda batek bozen % 50 edo gehiago lortzen badu, ez da bigarren itzulirik izaten eta kontseilua lehen itzuliko emaitzekin osatzen dute. Kontrara, zerrenda bakar batek ere ez badu lehen itzulian bozen % 50eko muga gainditzen, bigarren itzulira jo behar izaten da, eta guttienez bozen % 10 lortu duten zerrendak izaten dute bigarren itzulian aurkezteko aukera. Horrez gain, % 5 baino gehiago lortzen dituztenek bertze zerrenda batekin elkartu eta talde berria osatzen ahal dute. Bigarren itzulian irabazten duen taldeak gehiengo osoa lortzen du, eta kontseiluko eserlekuen erdiak harentzat izaten dira eta gainerakoak talde bakoitzak lortutako emaitzaren arabera banatzen dituzte.
Sara
Saran, Har Hitza taldeko Panpi Lefranc eta Lekukoa Segi taldeko Esteban Barneix dira Sarako apezgaiak. Hortaz, auzapez berria izanen dute aurten, azken hiru agintaldietan kargu horretan izan den Battitte Laborde ez baita aurkeztu. Azken agintaldian, lehen axuanta edo alkateordea izan den Laborderen taldeko Esteban Barneix Lekukoa Segi taldeko zerrendaburua da. Eta Har Hitza talde abertzaldeko zerrendaburua ere berria da: Panpi Lefranc.
- Panpi Lefranc
- Claire Grillard
- Patxi Dutournier
- Marie-Pierre Pradere
- Ellande Alfaro
- Mirentxu Doyhenard
- Christophe Legros
- Sabine Endara
- Joanes Gartzia
- Laida Etxeberri-Pacheco
- Guillaume Fagoaga
- Joana Gerendiain
- Thomas Urrutia
- Maider Azarete
- Xan Urbistondo
- Pantxika Paterne
- Thierry Lopes
- Solange Mariluz
- Beñat Blanco
- Maiana Mendiburu
- Iban Iturbide
- Aline Oronoz
- Mikel Cottave Parachou
Lekukoa Segi

- Esteban Barneix
- Sophie Elizalde Garbiso
- Patxi Jauregi-Basurko
- Carmen Marisco Errandonea
- Tati Agesta
- Annie Iribarren Londaitz
- Ramuntxo Arizkorreta
- Aurélie Laborde Berasategi
- Mizel Elizalde
- Fafa Agirre
- Alphonse Lasaga
- Maritxu Ameztoi Berasategi
- Xavier Zunda
- Amaia Saint-Martin
- Nicolas Zunda
- Maialen Goienetxe
- Battitte Larralde
- Sabine Irastorza Mokorrea
- Mathieu Brisson
- Trini Camarero
- Pierre Hirigoien
- Pantxika Lastra Pildain
- Mizel Elordi Elizalde
Senpere
Senperen, berriz, hiru aurkeztu dira: 2023ko martxoaz geroztik Senpereko auzapeza den eskuin zentroko Egin Senpererendako (Agir pour Saint-Pee) taldeko Bernard Elhorga, Elgarrekin Senpererentzat taldeko Mariana Laugier eta Hats berri zerrendako Christophe Jauregi.
Azken agintaldia mugitua izan dute Senperen. 2020ko herriko bozen ondotik, Elgarrekin taldeko Dominique Idiartek hartu zuen auzapez kargua. Baina kargualdi erdian, herriko bozak berriz egin behar izan zituzten, 2022ko urte bukaeran 29 hautetsitarik hamazazpik dimisioa eman baitzuten. Hastapenean, Idiarten zerrendako bortz hautetsik utzi zuten kargua; ondotik, koalizioan ondoan zituen Senpere Bai talde abertzaleko bertze bortz hautetsik, eta bukatzeko, oposizioko zazpi hautetsik.
Hala, 2023ko otsailean berriz egin zituzten bozak. Hiru zerrenda aurkeztu zituzten: Elgarrekin –Idiart orduko auzapezarena–, Hats Berri –abertzaleen eta Idiarten zerrendako kide ohien artean osatu zutena Christophe Jauregi buru– eta eskuineko Egin Senpererentzat –Bernard Elhorga buru–.
Lehen itzulian, Egin Senpererentzat zerrendak lortu zuen babes handiena (1.115 boz), baina 35 bozeko aldea baino ez zion atera Hats Berri taldeari (1.080 boz). Idiarten taldea gelditu zen hirugarren (891 boz). Bigarren itzulian ere Elhorgaren zerrenda nagusitu zen (1.333 boz); bigarren Jauregiren taldea gelditu zen (1.233 boz), eta hirugarren Idiart orduko auzapezaren Elgarrekin taldea (886 boz). Hala, Elhorgak hartu zuen auzapez kargua.
Elgarrekin
- Mariana Laugier.
- Guy Heugeurot.
- Sèverine Irigoien.
- Patxi Estaban.
- Florence Tonelli.
- Antton Guillen.
- Brigitte Borthaire.
- Dominique Idiart.
- Dolorès Culot.
- Eric Konn.
- Isabelle Lamothe.
- Jacques Schreiber.
- Elaia Pérès.
- Eric Le Poul.
- Guillemette Marianne Charlet.
- Florent Martin.
- Sandra Maria Dos Santos.
- Nicolas Dokhelar.
- Poea Maeva Lassaga.
- Yann Pasquiou.
- Marie-Christine Tardan.
- Jean Noël Bessonart.
- Géva Halsquet-Sanchez.
- Pierre Accini.
- Mirentxu Ezkurra.
- Stéphane Larretxea.
- Fabienne Sanchez.
- Frédéric Pateau-Coupeau.
- Pierrette Parent-Domergue.
Egin Senpererentzat
- Bernard Elhorga.
- Martine Arhancet.
- Hervé Maorou Beury.
- Monique Denux.
- Robert Comat.
- Véronique Fages.
- Guy Susperregi.
- Denise Tapia.
- Adonis Rodrigues.
- Maïté Aroztegi.
- Alain Barbet.
- Oyana Alkaiaga.
- Edouard Karrera.
- Marie-Jeanne Bereau.
- Jean-Pascal Agerre.
- Marie-José Ziburu.
- Mickael Benyahia.
- Règine Rummelhard.
- Mathias Latasa.
- Livia Silva.
- Ramuntcho Perez.
- Amaia Colson.
- Romain Cherqui-Fages.
- Julie Bure-Cassou.
- Stephane Vallee.
- Nathalie Dubois.
- Bernard Scalabre.
- Stéphanie Vaissie.
- Miguel De Sousa.
- Monique Pie.
- Michel Fouldrin.
Hats Berri
- Christophe Jauregi.
- Christine Perugorria.
- Pascal Irubetagioena.
- Céline Mundutegi Larramendi.
- Peyo Behastegi.
- Cécile Makirriain.
- Manuel Larroque.
- Nathalie Pourteau-Zamora.
- Jean-Bernard Jorajuria.
- Joana Aranburu. 1
- Pierre Faliere.
- Manon Berho.
- Pascal Vincent Duhau.
- Maïder Arozarene.
- Philippe Iturria.
- Irène Laraurette.
- Txomin-Pierre Karrikaburu.
- Carloine Maillet.
- Franck Dorratçague.
- Christine Marie Eder Etxeberri.
- Herve Azzolino.
- Maïte Perez.
- Jérôme Carrillo.
- Laetitia Milhé.
- François Berho.
- Marie Isabelle Salagnac.
- Gabriel Simon Jean Launette.
- Béatriz Anne Dolosor.
- Pierre Bastres.
- Angelina Idiart.
- Sébastien Etxeberri.



