Christophe Jauregik gehiengoa lortu du Senpereko bozen lehen itzulian eta bera izanen da auzapeza

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, lehenbizikoan erabakia gelditu da Senpereko Herriko Kontseiluaren osaketa. Hats Berri taldeko Christophe Jauregik bozen erdia baino gehiago bildu ditu (% 54,18). Bigarren indarra Mariana Laugierren Elgarrekin taldea izan da (% 23,74) eta hirugarrena 2023tik Senpereko auzapez izan den Bernard Elhorgaren taldea (% 22,08). 

Senperen hiru zerrenda izan dira herriko boz hauetan: 2023ko martxoaz geroztik Senpereko auzapeza den eskuin zentroko Egin Senpererendako (Agir pour Saint-Pee) taldeko Bernard Elhorga, Elgarrekin Senpererentzat taldeko Mariana Laugier eta Hats berri zerrendako Christophe Jauregi. 2020ko herriko bozen ondotik, Elgarrekin taldeko Dominique Idiartek hartu zuen auzapez kargua. Baina kargualdi erdian, herriko bozak berriz egin behar izan zituzten, 2022ko urte bukaeran 29 hautetsitarik hamazazpik dimisioa eman baitzuten. 

Hala, 2023ko otsailean berriz egin zituzten bozak. Hiru zerrenda aurkeztu zituzten: Elgarrekin –Idiart orduko auzapezarena–, Hats Berri –abertzaleen eta Idiarten zerrendako kide ohien artean osatu zutena Christophe Jauregi buru– eta eskuineko Egin Senpererentzat –Bernard Elhorga buru–. Bernard Elhorgak lortu zituen boz gehien, baina  aldi honetan, bigarren itzuliaren beharrik izan gabe (talde batek % 50 baino gehiago lortu duelako) Jauregi nagusitu da. 

  2026 2023
Errolda 5.832  5.541
Zenbatutako botoak 3.964 3.517
Zuriak 61 40
Baliogabeak 49 25
Abstentzioa 1.868 2.024

Zerrenda 2026ko bozak 2023ko bozak
Hats Berri 2.088 (23 ordezkari) 1.233 (5 ordezkari)
Elgarrekin 915 (3 ordezkari) 886 (3 ordezkari)
Agir pout Saint Pee (Egin Senpererentzat) 851 (3 ordezkari) 1.333 (21 ordezkari)
29 ordezkari

Hats Berri: Christophe Jauregi, Christine Perugorria, Pascal Irubetagioena, Céline Mundutegi Larramendi, Peyo Behastegi, Cécile Makirriain, Manuel Larroque, Nathalie Pourteau-Zamora, Jean-Bernard Jorajuria, Joana Aranburu, Pierre Faliere, Manon Berho, Pascal Vincent Duhau, Maïder Arozarene, Philippe Iturria, Irène Laraurette, Txomin-Pierre Karrikaburu, Carloine Maillet, Franck Dorratçague, Christine Marie Eder Etxeberri, Herve Azzolino, Maïte Perez eta Jérôme Carrillo.

Elgarrekin: Mariana Laugier, Guy Heugeurot eta Sèverine Irigoien.

Agir: Bernard Elhorga, Martine Arhancet eta Hervé Maorou Beury.

Xehetasun gehiago hemen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun