Partxis eta mus txapelketak
Aitzineko asteburuak ere okupatuak izan dituzte Igantziko Arkupeak elkarteko bazkideek. Otsailaren 21ean partxis txapelketa jokatu zuten. Juana Urtxegi, 90 urterekin, eta Mari Sol Dorronsoro izan ziren irabazle, Iñaki Goienetxe eta Pili Iturbide bigarren eta Kontxita Vicente eta Anuntxi Txoperena hirugarren.
Otsailaren 28an, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. Iñaki Goienetxe eta Antonio Irazoki suertatu ziren txapeldun, Pedro Aldabe eta Faustino Taberna bigarren eta Jose Mari Almandoz eta Jose Jabier Urtxegi hirugarren.