Korrikaren aitzinetik Korrika Kulturala dator ortziralean Urdazubirat

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 4a

2022. urteko Korrika Dantxarineatik pasatzen. Aurten martxoaren 24an eguerdi partean ailegatulo da Urdazubira, baina aitzinetik Korrika Kulturala izanen dute ortziralean.

19:00etan musika izanen dute Karretero ostatuan eta gero afaria, bingoa, jokoak eta sorpresak Gauiñara elkartean.

Martxoaren 24an pasako da Korrika Urdazubiko plazatik, asteartean 13:00 aldera. Horren aitzinetik, Korrika Kulturala ospatuko dute martxoaren 6an Urdazubiko Gauiñara elkartean. Ortziralean 19:00etan hasita Karretero ostatuan musika alaia aditzeko aukera izanen da eta gero, Gauiñara elkartean afari baten inguruan elkartuko dira haur zein helduak. Gainera, gaua sorpresaz betea izanen da eta bingoa eta jokoak izanen dituzte gaua alaitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun