Bi urtetan urratutako zortzigarren banderola dela salatu du Bostanka Sarako kolektibo feministak. «Jarrera hauek ezin dira justifikatu. Isilik egotea onartzea baita, isiltasuna haustea erabaki dugu. Eraso koldar eta lotsagabe hau salatzen dugu. Aldatzeko garaia da denentzat eta gure borroka ez duzue geldituko!», adierazi dute sare sozialetan zabaldutako mezuan.
Martxoaren 8an, igandea, Saran eginen dute martxoaren 8ko eskualdeko manifestazioa Beste mundu bat feminismotik lelopean.. 13:00etan piknika eginen dute, 15:00eta bote luzea izanen da eta 16:30ean manifestazioa.