52,21 euroko urteko pagalana
Beatrice Ollier idazkariak azaldu ditu nola pasatu diren joan den urteko gauzak eta aurtengoak nola eginen diren. Thierri Vivensang diruzainak kontuak positiboan dituztela adierazi du. Halere, elkartearen partea altxatuko ez baldin bada ere, joan den urtean bezala 14 euro, lizentzia eta KODER partea gehiago izanen da eta, beraz, denetara 52,21 euroko pagalana izanen du bazkide bakoitzak. Stephane Barneix herriko lehen axuantak eskerrak eman dizkio elkarteari. Badira 25 gidari korrika egiteko eta 7 presuna GYM egiteko, horiek denek formakuntzak eginak dituzte.
Ondotik bazen bazkaria hor bertan, Tristan eta Mariane Sagek prestatua. 55 kidek parte hartu dute eta dena umore onean bukatu da.