ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Denboraldiko azken txanpan sartuta beraien helburuetara hurbildu nahi dute eskualdeko kirol taldeek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 6a

Baztan eta Doneztebe futbol taldeak goiti begira daude denboraldi honetan. Doneztebarrak lehenbizikoak dira eta baztandarrak hirugarren. Argazkia azaroan Giltxaurdin jokatu zuten derbikoa da. Argazkia: Ondikol

Asteburu honetan, futbolean, etxean ariko dira Doneztebe, Baztan B eta Aurrera eta eskubaloi arratsaldea izanen dute larunbatean Donezteben, gizonezkoen eta emakumeen partidekin, lider segitzeko asmoarekin.

Martxoan sartuta, denboraldiko azken txanpari begira jarriak dira eskualdeko kirol taldeak, beraien helburuak betetzeko bidean. Futbolean, helburua baino gehiago ametsa zen hirugarren mailara igotzea, bai Donezteberentzat baita Baztanentzat ere, baina doneztebarrek batez ere, gero eta hurbilago ikusten dute ametsa. Liderrak dira, bigarrenari zortzi puntuko aldea ateraz gainera. Bi lehenbizikoak zuzenean igoko dira hirugarren mailara eta hirugarren sailkatua, gaur gaurkoz Baztan da, promozioko postuan, baina bigarren sailkatutik hiru puntura bakarrik. Oraindik hamaika partida falta dituzte eta denetik gertatzen ahal da, baina denboraldi hasieran amets pentsaezina izan zitekeena (eskualdeko bi taldeak aldi berean hirugarren mailara igotzea) hurbilago dago. Nafarroako erregionaleko lehen mailako bi taldeek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari diren Beti Gaztek eta Gure Txokoak kanpoan, lesakarrak maila mantentzeko lehian eta beratarrak gorengoen mailara igotzeko helburuarekin. Eskubaloian, lidergoa sendotzeko partida etxean jokatuko dituzte Errekako emakumeek eta gizonek larunbat arratsaldean eta kanpoan ariko da Baztango BKT. Errugbian, kanpoan ariko dira Sarako Izarra eta BRT Menditarrak. Saratarrak ere lider dira.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Ilumberri - Baztan KE, igandean 17:00etan Irunberriko Lardin zelaian

Doneztebe FT – Rotxapea CD, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Orioko FT - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Orioko Mendibeltz zelaian.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – UD Mutilvera C, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – CD Lagun Artea, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Soraluze CF - Gure Txokoa, igandean 16:30ean Soraluzeko Ezozian.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Baztan KE – CD Lezkairu, larunbatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Iruña, igandean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Inter de Pamplona - Baztan KE B, larunbatean 15:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Arrupe Chaminade B - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Donostiako Felix Garin zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Añorga B, igandean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

Aurrera KE – SD Lagunak B, larunbatean 19:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

Baztan KE – CD Mendavies, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A – AD San Juan B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

UCD Burlades B - Doneztebe FT A, igandean 12:15ean Erripagainan.

Baztan KE B – CD Lezkairu A, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B – JD San Jorge C, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Ardoi - Aurrera KE, igandean 12:15ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Aizkorri Segura FT - Beti Gazte, igandean 11:45ean Segurako Alustiza zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Touring, larunbatean 18:15ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Touring, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

CD Lourdes - Beti Gazte, larunbatean 17:45ean Tuterako Santa Quiteria zelaian.

CD Peña Azagresa - Baztan KE, igandean 11:30ean Azagrako Miguel Sola zelaian.

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa – Dunboa, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Pasaia KE - Beti Gazte, larunbatean 10:45ean Errenteriako Jesus Mari Zamora zelaian.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Euskalduna Andoaindarra SD - Gure Txokoa B, igandean 10:30ean Andoaingo Ubitarte zelaian.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A – CF Gazte Berriak Ansoain, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Amaya - Aurrera KE, larunbatean 18:00etan Iruñeko Amayan.

Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CD Lagun Artea - Baztan KE B, larunbateann 11:00etan Lakuntzako Itxesalden.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Elgoibar, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

UD Mutilvera A - Beti Gazte A, larunbatean 12:45ean Arangurenen.

Gure Txokoa - Baztan KE A, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Baztan KE B - Beti Gazte B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjaminak 

UDC Txantrea A - Aurrera KE A, larunbatean 09:45ean Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B – AD San Juan C, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Beti Gazte B - Beti Gazte A, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe FT B - Gure Txokoa A, igandean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa B - Doneztebe FT A, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A - Baztan KE C, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE B atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – Cantolagua, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian, liderra eta bigarren sailkatua aurrez aurre.

Emakumeen ligan

Erreka KE – Beti Onak, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Uharte - BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 16:00etabn Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

Replasa Beti-Onak B 23 - BKT Baztango Kirol Taldea 17 (asteazkenean jokatua)

Anaitasuna A – BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 16:30ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE atsedena.

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE atsedena.

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT A – Uharte, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

BM Tafalla - Erreka KE, larunbatean 11:30ean Tafallan.

Neska infantilak ligan

Malkaitz B - Erreka KE, larunbatean 10:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Baztango BKT - Aurrera KE A, larunbatean 12:00eten Elizondoko kiroldegian, baztandarren eta leitzarren arteko derbia.

CD Aoiz - Aurrera KE B , larunbatean 12:00etan Agoitzeko kiroldegian.

Mutiko infantilak ligan

Atarrabia Beti Onak B - Erreka KE, larunbatean 10:00etan Atarrabiako Lorenzo Goikoa frontoian.

Alebin mistoa

Erreka KE – Beti Onak B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

BM Loyola C - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – BM San Juan A, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

AS Asasp Arros - Sarako Izarra, igandean 15:00etan Asasp Arrosen.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Orbinox Gipuzkoa Sortzen - BRT Menditarrak, larunbatean 15:30ean Usurbilgo Izar Beltzak zelaian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun