Martxoak 8

Baztan-Bidasoko eta Xaretako mugimendu feministak Saran eginen du manifestazioa igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Iaz Lesakan egin zuten eskualdeko mugimendu feministaren manifestazioa. Aurtengoa Saran izanen da.

'Bertze mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aitzinean: antolakuntza eta borroka' lelopean eginen dute eskualdeko manifestazioa. 

Baztan-Bidasoko eta Xaretako mugimendu feministaren bilgunea izanen da Sara igandean. Bertan antolatu du mugimendu feministak manifestazioa. 

13:00etatik goiti piknik parte hartzailea eginen dute Pilota plazan. Horretarako bakoitzak jateko zerbait eraman beharko du, eta edatekoa han bertan banatuko dute. Bazkariaren ondotik, 15.00etatik goiti, bote luze partidak jokatuko dituzte. 

16:30ean eskualdeko manifestazioa eginen dute Suharriaga parketik hasita. Bertze mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aitzinean: antolakuntza eta borroka izanen da aurtengo mobilizazioaren leloa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun