Zeren, oroitu behar dugu martxoaren 15ean eta 22an ditugula bozak herriko kontseilu berria bozkatzeko. Bozkatze hori eginen da Lur Berri gelan, goizeko zortzietatik arratsaldeko seiak arte. Beraz, azkeneko bilkura baitzen, izan dituzte pintxo batzuk txakolin xorta batekin.
Herriko enplegatu izateko lan eskaintza
Bertze aldetik, Sarako Herriak behar luke enplegatu bat, herriko etxean lan egiteko, publikoa errezibitzeko. Veroniquek utzi du bere kargua eta bere ordez norbait behar dute, emazte edo gizon. Lanpostu horretarako behar da BAC edo BAC+3 eta herriko enplegatu bezala hartua izanen da. Xehetasun gehiagorentzat deitu herriko etxera 05 59 54 20 28. Horiek denak baldin badituzue, zuen galdea emailez igorri martxoaren 12a aitzin direction@sare.fr helbide elektronikora.