Osinalde bertso sariketan parte hartuko dute Haira Aizpurua eta Eki Mateorena bertsolariek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 11

 Bertsolari gazteen sariketarik entzutetsuena da Goierrin egiten dutena eta aurten ere eskualdeko bi bertsolari ariko dira kantuan. 

Martxoaren 14an hasita, 18 bertsolari ariko dira kantuan Osinalde Sarian. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriko Aztiria auzoan jokatuko dituzte kanporaketak, eta finala Gabiriko Osinalde Elkartean izanen da apirilaren 11an.

Haira Aizpurua saratarra larunbat honetan, martxoaren 14an, ariko da kantari Ordizian jokatuko duten Argi Berri sarian. Aizpuruarekin batera, Irantzu Idoate, Naia Arrizabalaga, Maite Sarasola, Danel Etxeberria eta Peru Irastortza ariko dira kantuan. 14:00etan izanen da otordua eta ondotik saioa. 

Eki Mateorena leitzarrak, berriz, martxoaren 21ean Zaldibian jokatuko duten Osinberde sariketan kantatuko du.  Mateorenarekin batera Maddi Agirre, June Aiestaran, Danel Herrarte, Irune Basagoiti eta Beñat Astiz. Zaldibiko Joxepane tabernan izanen da afaria 20:30ean eta ondotik saioa.  

Hirugarren kanporaketa, aldiz, Gabiriako Aztiria auzoan eginen dute, martxoaren 28an. Iruri Altzerreka, Mikel Etxezarreta, Joanes Azpillaga, Jon Mendiluze, Ekain Alegre eta Janire Arrizabalaga. Aztiri Bat elkartean izanen da bazkaria 14:00etan eta bazkalondoan saioa. 

Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak ariko dira apirilaren 26an Gabiriko Osinalde elkartean eginen duten saioan. Aurten, lehenengoz, bertso bazkari formatuan eginen dute gainera. 

Haira Aizpuruak bigarrenez parte hartuko du Osinalde Sarian. Iaz, finalera sailkatu zen eta publikoaren eta bertso onenaren saria lortu zituen. Eki Mateorenak, berriz hirugarrenez ariko da kantuan, eta hiruetan lortu du finalerako txartela. Bertsolari bakoitzak hiru aldiz kantatzeko aukera izaten du, eta beraz, leitzarraren azken parte hartzea izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun