Sarako Zangoak Arin elkartekoen margo erakusketa ikusgai izanen da asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 4a

Sarako Zangoak Arin elkarteko hamahiru kide ari dira Marie Jo Vivensang irakaslearekin margo kurtsoan eta beraien lanak erakutsiko dituzte asteburuan.

Sarako Zangoak Arin elkarteak margo kurtsoak proposatzen dizkie bere kideei. Mementoan 13 badira, Marie Jo Vivensang irakaslearekin. Martxoaren 7an eta 8an egiten dute beraien margoen erakusketa Lur Berri gelan, 10:00etatik 18:00ak arte. Etorri ahal duzuen guziak horien sustengatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun