Urteurrena ospatzeko topa eginen dute larunbat eguerdian eta erosketa-orga bat ere zozketatuko dute
Helburua EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktuak eta produktu ekologikoak sustatzeko erakusleiho izatea da, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa sortzen ere laguntzen baita.
Bertzeak bertze, larunbatean 10:30etik 14:00etara, Nafarroako hainbat tokitako produktu ekologikoak, Erratzuko Pittika gazta, ogia eta Artzibarreko pastak, Imotz ibarreko arrautzak, Iturgoiengo gaztak edo Caparrosoko sasoiko barazkiak egonen dira merkatuan, baita Azpea upeltegiko postu gonbidatua ere.
Seigarren urteurrena ospatzeko CPAEN/NNPEKeko lehendakaria, Maria Josefa Arrondo eta Ekomerkatuko presidentea, Joxean Iturralde, bertaratzen diren guztientzat topa eginen dute larunbatean 12:00etan.
Eskerrak emateko, erosketa-orga bat ere zozketatuko dute larunbat goizean Ekomerkatuan erosten dutenen artean.
Martxoaren 7an Ekomerkatura joanen diren postuak
- Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta Olioa. Bakedano eta Artaxoa
- El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso
- Axuribeltz. Gazta. Iturgoien
- Lakabe. Ogia eta pastak
- Pittika. Gazta. Erratzu
- Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz
- Ecológicos Aranda. Olioa. Faltzes
- Javier Anocibar. Patatak eta lekaleak. Munarriz
- Ekosagar. Sagar zukua. Olkotz
- Gonbidatutako postua: Azpea upeltegia. Ardoa. Irunberri