«Karrika seguruak aldarrikatzeko» bizikleta martxa antolatu du ortziralean Elizondoko guraso talde batek

«Bide segurtasunaz kezkatuak», Elizondoko zenbait gurasok «haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruak aldarrikatzeko» bizikleta ibilaldia eginen dute. Martxoaren 13an 18:30ean Elizondoko plazatik abiatuko da, musikaz lagundua, eta ordubeteko iraupena izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun