Atzo egin zuten agerraldia Donezteben Baztan, Malerreka eta Bortzirietako greba batzordeetako hainbat kidek heldu den asteartean eginen dituzte mobilizazioen berri emateko. Herritarrak karrikara ateratzera deitu zituzten atzoko agerraldian: «Eskualdeko herritarrok bizitzaren garestitzea bizi dugu gure egunerokoan, bizitza gastuak gora doaz eta hori nabaria da gure eguneroko erosketetan, fakturetan eta baita etxebizitza eskuratzeko orduan ere. Orokorrean bizitza duina izatea zailtzen ari zaigu, are gehiago 1.500€tik behera kobratzen badugu. Grebarako nahiko arrazoi ditugu».
Heldu den asteartean, martxoaren 17an, eskualdeka antolatu dituzte goizeko lehendabiziko orduko hitzorduak.
Bortziriak
- 08:30ean elkarretaratzea eginen dute Zalaingo industrialdean. Alco enpresaren inguruan.
- 09:00etan autoak banatzeko elkartuko dira Botxoko aparkalekuan eta handik Oronozera joanen dira.
Malerreka
- 08:30ean kotxeekin itzulia eginen dute Donezteben Bordatxoko aparkalekuan hasita.
- 09:15ean berriz ere Botxon elkartuko dira handik Oronozera joateko.
Baztan
- 08:00etan kotxe itzulia eginen dute Baztanen gaztetxe atarian hasita.
Hitzordu bateratuak
Eskualdez eskualdeko hitzorduen ondotik, 09:30ean Oronoz-Mugairiko aparkalekuan elkartuko dira eta handik Iruñeko manifestaziora joanen dira autoz bata bertzearen gibeletik. Iruñean 12:30ean hasiko da manifestazioa Gaztelu plazan.
Eskualdeko hitzordu nagusia arratsaldean izanen da. 17:30ean eginen dute Baztan-Bidasoko manifestazioa 17:30ean Donezteben. Avia gasolindegian hasiko da mobilizazioa.