Country dantza erakustaldia egin dute Saran komertzianteen eskutik

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Azkaingo country taldearen eskutik dantzak ikasi dituzte Saran, herriko komertzianteek antolatuta.

Sarako komertzianteen elkarteak antolaturik, aitzin horretan country dantza erakustaldia egin dute Sarako Lur Berri gelan. 80 bat lagun etorriak ziren. Goizean erakusketa batzuk izan zituzten, hor berean bazkaldu zuten eta ondotik Azkaingo country taldearekin dantza batzuk egin zituzten. Izugarrizko egun ederra pasatu zuten umore onean.

Parte hartzaileek eskerrak eman dizkiete Sarako herriko etxeari, Azkaingo elkarteari eta antolatzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun