Sanandresak ospatuko dituzte narbartearrek larunbat honetan
Bestak 2026

Ttipi-Ttapa aza 26 Bertizarana   Narbarte

Bertze urte batez, Narbarteko gazteek sanandresak ospatzeko deia egin diete herritarrei, eta horren bueltan, bazkaria eta musika antolatu dituzte larunbat honetan, azaroaren 28an.

«Nire lanak bizitza eman dit eta aunitz gustatzen zait egiten dudana»
Etxebizitza

Ttipi-Ttapa aza 22 Bertizarana   Narbarte

Jose SARMIENTO JAPON, Briko Baztaneko arduraduna.

2009an langabezian gelditu zen Jose Sarmiento Japón, «krisiaren ondorioz», eta orduan erabaki zuen autonomo gisa lanean hastea. «Lehen Baztango eraikuntza enpresa batean aritzen nintzen, eta esperientzia nuenez, nire kabuz aritzea erabaki nuen. Momentu hartan Briko Gipuzkoa jartzen zuen furgoneta bat ikusi nuen, eta aldi berean Bricomania telesaila aunitz ikusten nuen, eta handik sortu zen izena: Briko Baztan». Gaur egun langile gehiagorekin aritzen da, «baita bertako bertze autonomoekin ere, egin beharreko lanaren arabera».