14:00etan bazkaltzeko bilduko dira. Ostatua zaharberritzen ari direnez, bazkaria trinketean antolatu dute. Arratsaldean, berriz, musika doinuak nagusituko dira, 16:30etik 21:00etara DJ Txingudik musika paratuko baitu. Ttikienek, berriz, ipuin kontalaria eta txokolatea izanen dituzte eskolan.