Bestak 2026

Bestetarako karpa paratu dute Narbarten

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 21a

Gaur hasiko dituzte bestak narbartearrek eta astelehenera arte besta giroan ibiliko dira. Hain zuzen, bestei begira, karpa paratu dute, batez ere, larunbateko kontzertuetarako. 

Narbarteko egitarauaren barrenean, larunbatean kontzertuak antolatu dituzte. Hainbat talde gonbidatu dituzte, eta apustu handiena EH Sukarra gonbidatuta egin dute. EH Sukarra taldeaz gain, 22:00etatik aitzinera Hilketa, Bide Batez eta DJ Trio do Janeiro ariko dira Narbarteko plazan.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun